XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zientzi-bilaketa berez da haztamu, jauzi eta atzerakada.

Ibilera zalantzakor horren arrastorik ez da iragazten antzinako eskolaraino.

Erakasleak, bere kabuz prestatu duen lan-planaren arabera, puntu hau edo hura nabarmen-arazten du, edo xehetasun hau edo hura; eta haurrak morokil hori iresten du, eta egosten, edo... oka egiten!.

Batzuek, gainera, dastatu ere ez dute egiten!.

Sasi-erakaskuntza horren itxurakeria eta hutsa gauza nabarmena zaizkigu aspaldi honetan; ez gaitu harek batere betetzen, eta orain dela hamabi urte eta gehiago bilatzen ari gatzazkio soluzioren bat.

Majina bat saiaketa egin dugu, ez beti denak oso egoki eta onuratsu.

Geure aurkikundeak alderatuz, nekez aurreratu gara.

Kasu askotan oso balio handiko gertatuko zaizkigun fitxa edo txartel-gidarien ondoren, zientzi-erakaspen berri bat asmatu dugu orain dela gutxi.

Biziaren mailan haurrak sartuz, beroien galderetatik abiatuz, berak beren buruz bilatzera eta aurkitzera utziz, bide onean egon uste dugu; horrela haurra bere burura biltzera uzten baitugu, eta dituen bilaketa eta saiaketa-dohain guztiak haztera.

Horrela, diogu, zergatia bilatzera bultzatu uste dugu haurra, eta agertzen zaizkion problemak bere buruz gainditzera.

Jakina, oraindik goizegi da Zientzi-erakaspide berezko hori xuxen hemen zer izango den azaltzeko; baita, bereziki, erakasleak zer parte izango duen, eta honen garrantzia, dagoenetik neurtzeko.

Baina ikertzapen horretan ari garenok gertu gaude gaur berton geure aurkikundeen berri emateko.